domingo, 11 de diciembre de 2011

Jostailuek sexua dute?

Gaur, egunkaria irakurtzen nengoela, artikulu bat irakurri dut eta blogean horren inguruan idaztea erabaki dut. Artikulu osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

Olentzerori gutuna idatzi behar diogu, baina zer eskatuko diogu? Baloiak mutilentzat eta panpinak neskentzat? Zein irizpide jarraitu behar dugu jostailuak aukeratzerako orduan?

Horren inguruan hausnartu beharko dugu, izan ere, bere mundua ulertzen lagundu behar diegu. Jostailuek garatzen eta identitate sexuala eraikitzen laguntzen diete; jostailuen bitartez besteekin eta bere buruarekin erlazionatzen dira.

Umeen heltze prozesua errespetatu behar dugu. Hiru edo lau urteak baino lehen zaletasun berdintsuak izaten dituzte. Baina, adin horretatik aurrera, aldaketa ematen da: neskek panpinekin jolasten dute, jantziak aldatzen dizkiete, jaten ematen diete... Jolas guzti hauek bere amarekin idetifikatzen delako egiten ditu eta haien arteko harremana gorpuzten du.

Identitate sexuala progresiboki eraikitzen da eta umeek aurkako sexuaren mundua miatu behar dute, izan ere, heltze denbora hau beste sexura hurbiltzeko oso garrantzitsua da.




Freud-ek umeen jolasen inguruan honakoa idatzi zuen:

"Todo niño o niña que juega se conduce como un poeta, créandose un mundo propio, o, más exactamente, situando las cosas de su mundo en un orden nuevo, grato para él"

Umeek orden sexual berria eraiki dezaten utzi beharko genieke. Helduek neskentzat dena diskriminatzeari  uzten diogunean lortuko dugu, agian.



jueves, 8 de diciembre de 2011

Umeek ikusten dute. Umeek egiten dute.

Umeek imitazioz ikasten dute. Umeek imitatzen gaituzte. Umeen eredu izango diren irakasleak imitatuko dituzte. 

Adituen arabera, jaiotzen garenean, ez dakigu imitatzen, baina, bizitzako lehenengo hilabeteetan, jokabideak ikasten ditugun bitartean, imitatzen ere ikasten dugu. Beraz, hazten garenean, gaitasun hau garatuz goaz; gehiago eta hobeto imitatzen dugu. 

Horrelaxe, bada, umeek ikusten dituzten jokabide guztiak (onak zein txarrak) imitatzeko probabilitatea dago. Ez dira gurasoak imitatzeko eredu bakarrak izango, gainerako familiakideak, lagunak, eskola, telebista... ere imitatuko dituzte.

Esandakoaren adibide oso adierazgarria dugu hau:



Eta bukatzeko, esaldi hau utziko dizuet horren inguruan gogoetatzeko eta irakasle moduan kontzientzia hartzeko:

“¿Cómo es que, siendo tan inteligentes los niños, son tan estúpidos la mayor parte de los hombres? Debe ser fruto  del aprendizaje por imitación”.

Alejandro Dumas

ENPATIA

Adimen emozionala osatzen duen oinarrizko elementu bat enpatia da.
Enpatia, adimen interpretsonala bezala ere ezagutua, beste baten egoera emozionala antzemateko, ulertzeko eta bere lekuan jartzeko gaitasuna da.
Modu enpatikoan jarduteak ez du esan nahi bestearekin ados egotea; enpatiak ez du inplikatzen norberaren usteak eta jarrerak alde batera utzi eta beste batenak bereganatzea. Hau da, norbaitekin guztizko desadostasunean egon gaitezke, baina hala ere, ez dugu enpatia alboratu behar, geure jarrera mantendu behar dugu, bestearena kontuan hartuz.
Aipatutakoarekin loturik, hona hemen izugarri gustoko dudan eta enpatia modu bikainean islatzen duen bideo bat. Minbiziaren aurkako erakunde batek egindako iragarkia da.




ITURRIA:
-       Lehen Hezkuntzako Gradua I, “Garapenaren Psikologia LH-n” ikasgaiko apunteak.

domingo, 4 de diciembre de 2011

The marshmallow test (malbabisko edo bonboiaren froga)

Ume bat mahai batean esertzen da eta goxoki bat jartzen zaio aurrean, honakoa esanez: “Bueltatzerakoan bonboia jan ez baduzu, beste bat emango dizut. Orain jan dezakezu hau, edo gerora arte itxaron eta bi jan. Zure esku dago”. 

Hona hemen zenbait umeri egidako  froga:





Jokabide, emozio eta inpultsoak aztertzeko modu bat da. Gratifikazio diferitu moduan ezagutzen da; bakoitzak nahi duen zerbait lortzeko itxaroten jakitearen gaitasuna dela esan dezakegu. Gaitasun hau izaeraren ezaugarria da, bizitza arrakastatsua izaten lagunduko diguna. Gaitasun hau ez dutenek, sufrimendu eta frustrazioa jasan dezakete haien inpultsoak kontrolatzen ez jakiteagatik.

"Estupidez emocional; coleccionamos excusas para sen infelices".

ERGELKERIA EMOZIONALA, ADIMEN EMOZIONALAREN AURREAN.


Adimen emozionalaren inguruko berri interesgarriak sarean bilatzen nengoela, honako bideo hau topatu dut.

Adimen emozionala existitzen den moduan, “ergelkeria emozionala” (estupidez emocionaL) ere aurki dezakegu, adimen emozionalaren aurkako esanahia duena.

Hori da, hain zuzen ere, bideo honen gaia. Bertan, Paz Torrabadella psikologoa eta idazleak horren inguruan hitz egiten du, izan ere, “Ergelkeria emozionala” da bere azken liburuaren izenburua.


Zoriontasuna ez da helburua. Bizitzak sufrimendu dosi saihestezin bat dakar berarekin, frustrazioa, gaixotasuna eta heriotza bezala. Ume bati xedea zoriontasuna dela esatean, gezur bat esaten ari gara.

Beraz, zer esan behar diogu?

Zoriontasuna egongo da, noski, baina ez da araua. Zentzuzkoena sahiestezina den sufrimendu eta mina onartzen jakitea da eta ahalik eta sufrimendu gehien izaten sahiestea. Aitzakien bilduma egiten dugu gizagaixoak izateko.

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Irakasleen txanda!

Ikasleei dagokien hainbat aholku eta ariketa proposatu ostean, irakasleei eskainitako atala lantze ezinbestekotzat jo dut. Irakasleak, umeen eredu direnak (eta izango garenak) nola jokatu behar dute? Zein balio transmititu behar dituzte? Zein jarrera izan behar dute? 

Hori argitzeko asmoz, iturri desberdinetatik lortutako informazioa aurkezten dizuet gaurko sarreran.

Eta, irakasleak.. zer?

XXI. mendean, irakaslearen zeregina ez da soilik ikasgai magistralen bidez ezagutza transmititzera mugatzen. Gaur egungo hezkuntzako profesionalek irakasle profil berria sustatu behar dute, aldaketa sozial eta ekonomikoetara egokitzeko. 

Horretarako, beharrezkoak diren konpetentzia emozionalak erabili behar ditu, adimen emozionalaren garapenaren eredu eta sustatzaile den heinean. Egungo gizartean, hezkuntza-komunitateak ezaugarri emozional jakin batzuk eskatzen dizkio irakasleari bere profil profesionalean. 

Irakasleak, eredu emozional den heinean, gizarte-elkarreraginek sorturiko emozioak antzeman eta ulertu ahal izateko, eta bulkadak kontrolatuz emozioak era erregular batean adierazteko ikaskuntza sustatuko du. 
Eta irakaslea, sustatzaile emozional den heinean, giro emozional positiboa sortzeko gai izango da. Giro emozional positibo hori sortzeko, alaitasuna, segurtasuna eta konfiantza transmititu beharko ditu besteak beste, ikasleak erabakiak hartzeko orduan lagundu eta orienta ditzan. 

Ikaskuntza emozional honek adiskidetasun, lankidetza eta elkartasun-loturak eta pertsonen arteko harreman egokiagoak sortzeko eta gizakion elkarbizitza hobetzeko aukera ematen du.

Honekin lotuta, irakasleen inguruko  informazio interesgarria topa daiteke honako liburuxka honetan:




viernes, 25 de noviembre de 2011

Adimen emozionala lantzeko proiektuak

Lehen Hezkuntzako ariketen proposamenekin bukatu dugu eta beste aspektu batzuetan zentratuko gara oraingoan: eskola, gizarte, irakasle zein familiengan. Hori da, hain zuzen ere, sarrera honetan landuko duguna; adimen emozionala eskoletan ezartzeko proiektuetan ariktuko gara.


Gaur egun, Bizkaiko eskoletan adimen emozionalaren inplantazioaren aldeko hainbat ekimen ari dira gauzatzen: irakasleen formakuntza, material didaktiko berria…

Nahiko proiektu berria dugu gure lurraldean, izan ere, adimen emozionala Euskal Herriko eskoletan sartzearen aitzindaria Gipuzkoa dugu. Horrelaxe bada, Gipuzkoan lehenago hasi ziren proiektua martxan jartzen, izan ere, Gipuzkoako Aldundiak izugarrizko ahalegina egin du adimen emozionala ikastetxeetan lantzen hasteko.

Hori dela eta, horren inguruko bideo bat jarriko dizuet gaurkoan, bertan, UGLE-n proiektua aurrera nola eraman den azalduko digu Peio Biañek, UGLE-n aurrera eramango den proiektuaren koordinatzailea baita.  Gainera, adimen emozionalaren inguruko argibideak azaltzen dira eta ikasleen, irakasleen zein familien jarrerak kontatuko dizkigu.