domingo, 11 de diciembre de 2011

Jostailuek sexua dute?

Gaur, egunkaria irakurtzen nengoela, artikulu bat irakurri dut eta blogean horren inguruan idaztea erabaki dut. Artikulu osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

Olentzerori gutuna idatzi behar diogu, baina zer eskatuko diogu? Baloiak mutilentzat eta panpinak neskentzat? Zein irizpide jarraitu behar dugu jostailuak aukeratzerako orduan?

Horren inguruan hausnartu beharko dugu, izan ere, bere mundua ulertzen lagundu behar diegu. Jostailuek garatzen eta identitate sexuala eraikitzen laguntzen diete; jostailuen bitartez besteekin eta bere buruarekin erlazionatzen dira.

Umeen heltze prozesua errespetatu behar dugu. Hiru edo lau urteak baino lehen zaletasun berdintsuak izaten dituzte. Baina, adin horretatik aurrera, aldaketa ematen da: neskek panpinekin jolasten dute, jantziak aldatzen dizkiete, jaten ematen diete... Jolas guzti hauek bere amarekin idetifikatzen delako egiten ditu eta haien arteko harremana gorpuzten du.

Identitate sexuala progresiboki eraikitzen da eta umeek aurkako sexuaren mundua miatu behar dute, izan ere, heltze denbora hau beste sexura hurbiltzeko oso garrantzitsua da.




Freud-ek umeen jolasen inguruan honakoa idatzi zuen:

"Todo niño o niña que juega se conduce como un poeta, créandose un mundo propio, o, más exactamente, situando las cosas de su mundo en un orden nuevo, grato para él"

Umeek orden sexual berria eraiki dezaten utzi beharko genieke. Helduek neskentzat dena diskriminatzeari  uzten diogunean lortuko dugu, agian.



No hay comentarios:

Publicar un comentario