Aritz Anasagastik, adimen emozionalean aditua den psikologoak, Axular Lizeoan gai horren inguruko elkarrizketa bat eskaini du, honako aspektuak azalduz eta argituz:
- Zer da adimen emozionala?
- Zer leku betetzen dute emozioek?
- Badakigu emozioak kudeatzen?
- Zer onura ekartzen dizkigu emozioak kudeatzea?
- Garrantzitsua da autoezagutza emozioak kudeatzeko?
- Zer zailtasun ditugu gure emozioak kudeatzeko?
- Edonork ikas dezake bere emozioak kudeatzen?
- Zertarako izan daiteke lagungarria adimen emozionala?
- Eta hezkuntzarako zer onura ekar ditzake?
Ikusi eta entzun duzuenez, Aritz Anasagastik behin eta berriz azpimarratzen du adimen emozionala kontrolatzen eta kudeatzen edonork ikasi dezakeela, eta hori da, hain zuzen ere, blog honen helburua: Lehen Hezkuntzan hori aplikatzea, ikasle zein irakasleengan.
Beste barik! Ondo Segi!
Nerea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario