Open publication - Free publishing - More cartilla
Bertan agertzen den informazioa eta interneten topatutakoa kontuan izanik, adimen emozionala honela defini dezakegu:
Bertan agertzen den informazioa eta interneten topatutakoa kontuan izanik, adimen emozionala honela defini dezakegu:
ZER DA ADIMEN EMOZIONALA?
Gardner (1993), bere adimen anitzekin, adimentsua izatea ez dela adimen-koziente altua soilik edukitzea pentsatzen hasi zen. Gardenerrek adimena, besteak beste, bitan bereizi zuen: pertsona barnekoa eta pertsona artekoa.
Peter Salovey eta John Mayer (1990) adituek pertsona arteko eta pertsona barneko adimenari Adimen emozionala izena jarri zieten. Adimen emozionala izatea hiru ezaugarri nagusi biltzea esan nahi zuela proposatu zuten:
- Norberaren emozioak eta gainerakoenak hautematea
- Hauteman diren emozio horiek ulertzea, bai norbanakoarengan bai gainerakoengan (enpatia)
- Aurretik hauteman eta ulertu diren emozio eta afektu horiek erregulatzeko gaitasuna
Baina beranduago, ezaugarrien inguruko aurreko definizioak sortzen zituen zailtasunak gainditzeko asmoz, egile horiek Adimen emozionalean nahastutako prozesuen sailkapen berri bat proposatu zuten:
1. Emozioa hautematea, baloratzea eta adieraztea
- Norberaren emozioak portaera, sentimendu eta pentsamenduetan identifikatzeko gaitasuna.
- Besteengan emozioak identifikatzeko gaitasuna, artean… hizkuntza, soinu, itxura eta portaeraren bidez.
- Emozioak era egokian adierazteko eta sentimendu horiekin lotutako beharrak komunikatzeko gaitasuna.
- Emozioen adierazpen zehatz eta zehaztasunik gabekoak, zintzoak eta zantarrak bereizteko gaitasuna.
2. Emozioak pentsamendua errazten du
- Emozioek pentsamendua lehenesten dute arreta informazio garrantzitsuan jarriz.
- Emozioen intentsitatea baliagarria izan daiteke sentimenduak oroitu eta baloratzeko.
- Aldaketak gogo-aldartean pertsonen baikortasun eta ezkortasunean eta ikuspuntu desberdinen kontsiderazioan eragina dute.
- Egoera emozionalek arazoei aurre egiteko era suspertzen dute (adib.: zoriontasunak sormen-arrazoiketa errazten du).
3. Emozioak ulertu eta aztertzea, ezagutza emozionala erabiltzea
- Emozioak etiketatzeko eta emozioen eta irudikatzen dituzten hitzen arteko harremanak aztertzeko trebetasuna (adib.: sinpatia eta maitasunaren arteko harremana).
- Harreman emozionaletan esanahiak interpretatzeko gaitasuna.
- Aldibereko sentimendu konplexuak ulertzeko gaitasuna (maitasuna-gorrotoa; beldurra-harridura).
- Trantsizio emozionalak antzemateko gaitasuna (adib.: suminetik gogobetetasunera; edo suminetik lotsara).
4. Emozioen erregulazioa emozioa eta adimena areagotzea sustatzeko
- Bai sentimendu atseginak bai ezatseginak onartzeko gaitasuna.
- Emozioetara hurbildu edo horietatik urruntzeko gaitasuna, bere baliagarritasuna edo ematen digun informazioa epaitzeko dugun eraren arabera.
- Emozioak norberarekiko eta besteekiko monitorizatzeko gaitasuna (adib.: argiak, eragin handikoak, zentzuzkoa… diren antzeman).
- Norberarengan eta besteengan emozioak erregulatzeko gaitasuna; plazera ematen dutenak areagotuz eta ezkorrak neurtuz, ematen diguten informazioa ito edo puztu gabe.